CAP

            Baimendutako gunea                

ADR

ADR IKASTAROAK / Merkantzia arriskutsuak

kompetentzia profesionala

baimendutako gunea

Egokitutako Ordutegia

Ikastaroetako ordutegiak . Ikasle-taldearekin moldatzen ditugu.

IKASTAROAK CAP

 

ZER DA GGA ?

GGA siglak Gidarien Gaitasun Agiriari dagozkio.
Gidari profesionalek Europar Batasunak eskatutako ikastaro eta azterketak gainditu dituztela egiaztatzen duen agiria da.

Errepideko garraio jardueraren kalitatea, segurtasuna (trafikoaren nahiz gidariena) eta zerbitzua hobetzea.

    Helburua :

  • Gidari profesionalei beren lana egiteko ezagupenak berritzeko aukera ematea, errepideko segurtasuna eta erregaien kontsumoaren arrazionalizazioa azpimarratuz.
  • Hasierako prestakuntzan, hau da, gidarien gaitasun agirian GGA, ikasitako ezagupenak berrikusi eta sakontzea. Horregatik etengabeko prestakuntza GGA izan eta ondorengo 5 urte igaro aurretik egin beharko da.

Prestakuntza berria ezberdina da bai egitura aldetik eta bai eduki eta hartzaileei dagokienez ere.

Alde batetik, gidabaimenaz gain hasierako prestakuntza lortu behar izatea ezartzen da; beste alde batetik, etengabeko prestakuntza mantentzea ere ezartzen da, hasiera batean eskatzen ziren ezagutzak eguneratuta izateko.

Ezagutu beharreko gaiak, batez ere garraio jarduerarekin loturik daude.

ZEIN DA GGAREN JATORRIA ?

Gidarientzako hasierako prestakuntza eta etengabeko prestakuntza lehenengo aldiz, 2003ko uztaileko Europako Parlamentuko 2003/59 Zuzentarauan aipatzen dira. Zuzenbide honek Europar Batasuneko Herrialdeei Gidarien Gaitasun Agiria 2010. urtea baino lehen ezartzera derrigortzen ditu.

Espainian 2007ko uztailaren 20ko Errege Dekretuaren bidez ezartzen da.

 

GGA NOIZTIK DA DERRIGORREZKOA ?

GGAren derrigortasuna ezberdina da hasierako prestakuntza edo etengabeko formakuntza den arabera, salgaien garraiorako ibilgailua edo bidaiarien garraiorako ibilgailua den arabera eta gidabaimena lortu zen dataren arabera.

 

hasierako prestakuntza ......D1, D1E, D y DE

2008ko irailaren 11az geroztik lortutakoak

hasierako prestakuntza......C1, C1E, C y CE

2009ko irailaren 11az geroztik lortutakoak

etengabeko formakuntza

2008ko irailaren 11 baino lehen lortutakoak

etengabeko formakuntza

2009ko irailaren 11 baino lehen lortutakoak

 

ZEIN DA GIDARIEN GAITASUN AGIRIAREN FUNTZIOA ?

Ziurtagiriarekin jasotako prestakuntza balioztatzen da; ziurtagiriarekin batera, aldizka berritu beharko den Gidariaren Trebakuntza Txartela igorriko da. Gidariak etengabeko formakuntza ikastaro bat gainditzen duenean, gidabaimena indarrean badu, gidatzerakoan berarekin eraman beharko duen txartel berri bat jasoko du.

Txartelak gehienez 5 urteko balioa izango du, eta txartel berri bat igortzeak aurrekoa erretiratzea dakar.

 

ZEIN GIDARIRI ERAGITEN DIE ?

Europako edozein estatu kide diren enpresetako C1, C1E, C, CE, D1, D1E, D edo DE kategorietako errepideko bidaiarien edo salgaien garraioko ibilgailuen gidari profesionalei eragiten die.

 

NOIZ EZ DA DERRIGORREZKOA IZANGO GGA ?

Ondorengo ibilgailuen gidariak salbuetsita daude, beraz gidabaimenarekin nahikoa dute:

 

Gehienezko abiadura 45 km/h duten ibilgailuei.

 

Indar armatuek, babes zibilekoek, suhiltzaileek eta segurtasun indarrek (edo aipatutako indarren eta erakundeen kontrolpean daudenek) erabiltzen dituzten ibilgailuak.

 

Teknikoki hobetzeko, konpontzeko edo mantentzeko errepidean entsegu-probak egiten dituztenak (edo berriak edo eraldatuak eta oraindik zirkulazioan jarri ez direnak).

 

Larrialdietan erabiltzen direnak (edo salbamendu lanetara bideratutakoak). • Gidabaimena lortzeko erabiltzen diren ibilgailuak (edo gaitasun profesionalaren ziurtagiria lortzeko erabiltzen direnak).

 

ehienez 3.500 Kgko BGM duten bidaiarien edo salgaien garraio pribaturako erabiltzen diren ibilgailuak, beti ere, makinen, animalien edo kirol eta jolas jardueren praktika pertsonalerako osagarrien garraiorako bada behintzat.

 

Gidariaren lanbiderako tresneria garraiatzen duten ibilgailuak, betiere ibilgailua gidatzea gidariaren jarduera nagusia ez denean.

 

ZERTAN BEREIZTEN DIRA GGA ETA GIDABAIMENA LORTZEKO FORMAKUNTZA ?

Gidabaimena Trafiko Buruzagitzak (Barne Ministerioa) igortzen du, eta gidariak ibilgailu bat gidatzeko beharrezkoak diren gaitasun psikofisikoak, ezagutza eta trebetasunak dituela egiaztatzen du.

Bi motatako prestakuntzak daude: Hasierako Prestakuntza eta Etengabeko Prestakuntza.

Hasierako prestakuntzan gidari profesionalak izango direnak euren lanerako prestatzeko ikastaro bat egiten da eta ondoren GGA lortzeko azterketara aurkeztu beharko dira, horretarako ez da beharrezkoa gidabaimena edukitzea. Hasierako prestakuntza bi modu ezberdinetan lor daiteke: ohikoa edo azkarra. Etengabeko prestakuntza, GGAk eragiten dien gidabaimen guztien jabe direnentzat.

Ikastaro honen helburua, euren lanbidean ezinbestekoak diren ezagutzak eguneratzea eta sakontzea da. Etengabeko prestakuntzako ikastaroa aurreneko aldiz gidarien gaitasun agiria lortu eta 5 urte bete baino leen egin beharko da, eta 5 urtero errepikatu beharko da.

 

GGA: ZER KURTSO MOTA DAUDE ?

3 ikastaro ezberdin daude, eta bakoitzak bere helburuak ditu:

 

Hasierako Prestakuntza: Salgaien edo bidaiarien izan daiteke eta bi mota daude, ohikoa eta azkarra. Gidarien Gaitasun Agiria lortzeko kurtsoa da.

 

Etengabeko prestakuntza: Gidarien Gaitasun Txartela aldiro berritzeko da.

 

Promozioa edo Zubi kurtsoa: Gaitasun Profesionaleko Salgaien Ziurtagiria lortzeko da, bidaiarirena edukiz gero edo alderantziz.

 

NOLAKO EGITURA DU GIDARI PROFESIONALEN DERRIGORREZKO PRESTAKUNTZAK ?

Bi motatako prestakuntzak daude: Hasierako Prestakuntza eta Etengabeko Prestakuntza.

Hasierako prestakuntzan gidari profesionalak izango direnak euren lanerako prestatzeko ikastaro bat egiten da eta ondoren GGA lortzeko azterketara aurkeztu beharko dira, horretarako ez da beharrezkoa gidabaimena edukitzea. Hasierako prestakuntza bi modu ezberdinetan lor daiteke: ohikoa edo azkarra. Etengabeko prestakuntza, GGAk eragiten dien gidabaimen guztien jabe direnentzat.

Ikastaro honen helburua, euren lanbidean ezinbestekoak diren ezagutzak eguneratzea eta sakontzea da. Etengabeko prestakuntzako ikastaroa aurreneko aldiz gidarien gaitasun agiria lortu eta 5 urte bete baino leen egin beharko da, eta 5 urtero errepikatu beharko da.

 

NOLA EGITURATZEN DA HASIERAKO PRESTAKUNTZA ?

Bi modalitate ezberdin daude: ohikoa eta azkarra.

Ohiko modalitatean, 280 orduko iraupena duen ikastaro bat egin behar da, eta horietatik 20 ordu gidatzeko izango dira.

Modalitate honek, dagokion garraio ibilgailuak gidatzea baimentzen du, beti ere dagokion gidabaimena dutenean, ondorengo baldintzetan:

C o CE ----> Gutxienez eduki behar den adina kurtsoa egin ahal izateko: 18 Urte.

D1 o D1E ----> Gutxienez eduki behar den adina kurtsoa egin ahal izateko: 18 Urte.

D o DE circulando en trayecto no superior a 50 KMm. ----> Gutxienez eduki behar den adina kurtsoa egin ahal izateko: 18 Urte.

D o DE ----> Gutxienez eduki behar den adina kurtsoa egin ahal izateko: 21 Urte.

Oharra: Hau GGAren arauek esaten dutena da, baina Trafiko Buruzagitzak oraindik ez du taulak adierazten duen adinetan gidabaimen hauek lortzea baimentzen (ikusi adinak baimenak atalean).

Modalitate azkarrean, 140 orduko iraupena duen ikastaro bat egin behar da, eta horietatik 10 ordu gidatzeko izango dira.

Modalitate honek, dagokion garraio ibilgailuak gidatzea baimentzen du, beti ere dagokion gidabaimena dutenean, ondorengo baldintzetan:

C o C1E ----> Gutxienez eduki behar den adina kurtsoa egin ahal izateko: 18 Urte.

C O C2 ----> Gutxienez eduki behar den adina kurtsoa egin ahal izateko: 21 Urte.

D1 o D1E ----> Gutxienez eduki behar den adina kurtsoa egin ahal izateko: 21 Urte.

D o DE circulando no superior a 50 KM ----> Gutxienez eduki behar den adina kurtsoa egin ahal izateko: 21 Urte.

D o DE ----> Gutxienez eduki behar den adina kurtsoa egin ahal izateko: 23 Urte.

 

NOLA EGITURATZEN DA ETENGABEKO PRESTAKUNTZA ?

2008ko irailaren 11a baino lehen D1 edo D gidabaimena duten gidariak bidaiarien hasierako prestakuntza ikastaroak egitetik salbuetsita daude, baina ez etengabeko prestakuntza ikastaroak egitetik Gidari hauek lehenengo aldiz berritze kurtsoak egin behar dituzten data, NAN-aren azkeneko zifraren araberakoa da:

NANaren azkeneko zifra:

1 O 2 -------> 10/09/2011

3 O 4 -------> 10/09/2012

5 O 6 -------> 10/09/2013

7 O 8 -------> 10/09/2014

9 O 0 -------> 10/09/2015

2009ko irailaren 11a baino lehen C1 edo C gidabaimena duten gidariak salgaien hasierako prestakuntza ikastaroak egitetik salbuetsita daude, baina ez etengabeko prestakuntza ikastaroak egitetik Gidari hauek lehenengo aldiz berritze kurtsoak egin behar dituzten data, NAN-aren azkeneko zifraren araberakoa da::

1 O 2 -------> 10/09/2012

3 O 4 -------> 10/09/2013

5 O 6 -------> 10/09/2014

7 O 8 -------> 10/09/2015

9 O 0 -------> 10/09/2016

 

Kurtsoak 35 orduko iraupena du eta hainbat zatitan bana daiteke, baldintza hauek betez gero:

Zentro berdinean egiten bada

Urte natural berdinean egiten bada.

7 ordu baina iraupen luzeagoa izaten badu.

Gidariek GGA lortu zutenetik, etengabeko prestakuntzako ikastaroak egin behar dituzte 5 urtetik behin, txartel berri bat lortzeko.

 

ZEIN ORDUTEGITAN EMATEN DITUGU ETENGABEKO PRESTAKUNTZAKO IKASTAROAK ?

Horarios por definir :

ZER GERTATZEN DA GARRAIO MOTA BATERAKO GGA DUTENEKIN ETA BESTE MOTARAKO LORTU NAHI DUTE ?

Hasierako prestakuntza ohiko modalitatean eginda Salgaientzako Gidarien Gaitasun Agiria duten gidariek eta dagokien Bidaiarien Gaitasun Agiria lortu nahi dutenek, edo alderantziz, 70 orduko Promozio Kurtso (Zubi Kurtsoa) bat egin beharko dute, ordu horietatik 5 gidatzekoak izango dira.

Ohiko hasierako prestakuntzaren ordez, Hasierako Prestakuntza azkarra izango balitz, Promozio kurtsoak 35 orduko iraupena izango luke, horietatik 2.5 ordu gidatzekoak izango liratekeelarik. .

Bi kasuetan, azterketa bat gainditu behar da Gidarien Gaitasun Agiria lortzeko.

 

GGA KURTSOETAKO ASISTENTZIA

Asistentzia derrigorrezkoa da, Administrazioak egiten dituen ikuskapenetan ez agertzeak justifikatu beharko dira.

Justifikatu gabe klasera huts egin duen ikaslea, Garraio Aholkularitzak kurtsotik kanporatuko du. .

 

NOLAKOAK DIRA AZTERKETAK ?

Hasierako Prestakuntzako ikasleek 2 ordu izango dituzte 100 galderako test motako azterketa egiteko. Galdera bakoitzak 4 erantzun posible ditu eta bakarra aukeratu behar da. Erantzun egoki bakoitzeko puntu bat gehitzen da eta erantzun oker bakoitzeko 0,5 puntu kentzen da, erantzun gabeko galderek edo erantzun bat baina gehiago dutenek ez dute puntuatzen. Azterketa gainditzeko 50 puntu lortu behar dira.

Promozio kurtsoko ikasleek 1/2 ordu izango dute 25 galderako test motako azterketa egiteko. Galdera bakoitzak 4 erantzun posible ditu eta bakarra aukeratu behar da. Erantzun egoki bakoitzeko puntu bat gehitzen da eta erantzun oker bakoitzeko 0,5 puntu kentzen da, erantzun gabeko galderek edo erantzun bat baina gehiago dutenek ez dute puntuatzen. Azterketa gainditzeko 13 puntu lortu behar dira. .

NORK ETA NOLA ANTOLATZEN DITU AZTERKETAK ?

Formakuntza ikastaroa amaitzean, GGA lortu nahi duten hautagaiek, kurtsoaren amaieratik kontatuz 6 hilabeteko epea izango dute azterketa gainditzeko.

Autonomi Erkidegoak arduratzen dira azterketak egiteaz eta urtean 6 azterketa gutxienez egin behar dituzte. .

Ohiko bizilekua duen probintziako azterketen deialdietara bakarrik joan ahal izango da, eta ez du zerikusirik izango ikastaroa non egin duenarekin. .

AZTERKETA GAINDITZEN EZ BADA ?

Kurtsoaren ondorengo 6 hilabeteetan 3 azterketetara aurkez daiteke ikaslea, 2 hilabetetik behin azterketa bat baitago. 3 deialdi horiekin nahiko ez bada, berriz kurtsoa egin beharko du.

ZE DOKUMENTU JASOTZEN DU IKASLEAK ?

Kurtsoa gainditzean, GAINDITUEN behin betiko zerrendak argitaratzen direnean, “Gidarien Gaitasun Ziurtagiria” eta “Gidarien Gaitasun Txartela” eskuratzen eskaera egiten laguntzen diegu ikasleei.

5 urtetik behin 35 orduko Etengabeko Formakuntza ikastaro bat egin behar du Gidarien Gaitasun Txartel berri bat lortzeko.

 

NOLA BERRITZEN DA TXARTELA ?

Cada 5 años tiene que acudir a un Curso de Formación Continua de 35 horas de duración, para obtener una nueva Tarjeta de Aptitud Profesional.

 

BI GGAK (SALGAIENA ETA BIDAIARIENA) BADITUT, BIAK BERRITU BEHAR DITUT ?

Ez, etengabeko Formakuntza ikastaroa egitean, biak batera berrituta geratzen dira 5 urterako.

 

BADIRA DIRUZ LAGUNDUTAKO IKASTAROAK ?

Erregimen Orokorrean lana egiten duten langileen ikastaroak diruz lagundu daitezke, Tripartita Fundazioaren bidez.

Ikastaroan doan ateratzen da. Zergekin ordaindu daiteke, zehazki hileroko soldatan formakuntzarako kentzen diguten diruarekin. .

Tripartita Fundazioa: http://www.fundaciontripartita.org/ .

 

ZER DA TRIPARTITA FUNDAZIOA ?

Enpresa bakoitzak X€ kotizatu ditu Gizarte Segurantzan urte batean formakuntzarako. Modu honetara, hurrengo urteko urtarrilean X€ko kreditua edukiko du Formakuntzan gastatzeko. Enpresa bakoitzak, kreditu hori urtarriletik abendura arte gasta dezake, epe honetan gastatzen ez bada, galdu egiten da, ez baita metagarria.

Cada empresa ha cotizado a la Seguridad Social X€ para formación durante un año. Así, en enero del siguiente año el crédito disponible para gastar en Formación es de X€. Cada empresa puede gastar este crédito desde enero hasta diciembre, y si no se gasta durante este período de tiempo se pierde, ya que no es acumulable. .

Jar zaitez gurekin harremanetan eta ikastaroak diruz laguntzeko aukerarekin lagunduko dizugu: cap@solozabalautoeskolak.com eta 695786438 Tripartita Fundazioa: http://www.fundaciontripartita.org/ .

 

Ekitaldiak CAP